Eskaeren oinarrizko informazioa esportatzea

Sistemak aukera ematen du eskaera guztien oinarrizko datuak esportatzeko (erreferentzia, bezeroa, zenbatekoa eta eskaeraren data) .csv fitxategi batera, eta gero Excel-ekin ireki ahal izango duzu. Horretarako, eskaeren zerrendara itzuliko gara, ezkerreko menuan "eskaerak" sakatuz, eta zerrendaren gainean dagoen gezian klik egingo dugu, eskuinean. .csv fitxategi bat deskargatuko da gure deskarga-karpetan.

<>

Daten arabera ere iragaz dezakegu, deskarga eskaera jakin batzuena bakarrik izan dadin. Horretarako, datak aukeratu eta "bilatu" botoiari emango diogu. Horrela, zerrendak eskaerak erakutsiko dizkigu aukeratutako daten artean.

<>

Zerrenda hori pantailan dugunean, esportatu botoia erabili behar dugu.

<>

.csv fitxategia deskargatu ondoren, ez dugu ahaztu behar "berrabiarazi" botoian klik egitea, daten hautaketa ezabatzeko eta eskaera guztiak berriro ikusteko.